XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

lipar Ikus une.

lira Hari-musikatresna.

lirain Altua, mehea, itxura oneko pertsona:

Gorputz liraina.

Emakume liraina

Lerden. Zardai. Segail

lisakin Ikus plantxa.

lisatu Ikus plantxatu.

liseriketa Gorputzak janariak bereganatzeko jarraitzen duen prozesua:

Oso luzea izaten da jaki batzuen liseriketa-prozesua. Digestio.

liseritu du

Hartzen ditugun janariak gorputzarentzat onuragarri izan daitezen egin:

Urdail ona daukat, oso ongi liseritzen dut jaten dudana.

liskar 1. Pertsona, herri zein taldeen artean sortzen den tirabira, eztabaida, ezadostasuna:

Liskarrak ez dira sekula bukatzen gure familian. Gatazka. Tirabira. Sesio

2. liskar altxatu Borrokan hasi.

3. Ikus iskanbila.

listoi Zurezko pieza luze eta estua, ate eta leihoen inguruan egoten direnak bezalakoa.

listu 1. Ahoan ditugun guruin batzuek janaria errazago irentsi eta hobeto liseritzeko isurtzen duten likidua:

Listuz betetzen zait ahoa gosetuta nagoenean. Txu. Txistu

2. listua bota du

Listua ahotik jaurtiki indarrez:

Dentistak listua bota erazi zidan.

literatura Idazteko artea;

hizkuntza jakin batean idatzi den lan-multzoa:

Euskaraz idatzitako ipuin onena sarituko da literatur txapelketa honetan.

litro Likiduak neurtzeko edukiera-neurririk arruntena:

Nire anaiak litro bat esne edaten du egunean.

lits Ehun-zati batek zintzilik dituen harizpiak:

Jertse hau oso zaharra da eta litsez betea dago.

litxarreria 1. Karameluak, pastelak, txokolatea bezalako gauza gozoa, premiarik gabe jaten dena:

Haur honek litxarreriak besterik ez du jaten. Gozoki. Mizkeria.

2. Lapurreta txikia.

litxarrero 1. Litxarreriak atsegin dituena. Gozozale. Mizkin

2. Lapurreta txikiak egiten dituena.

lixatu du Zerbaiten gainazala karrakatu, pintura, berniza edo itsatsirik daukan edozein gauza kendu eta leuntzeko:

Lixa-papera erosi dut atea pintatu aurretik lixatzeko.

lixiba Arropa, zorua eta abar garbitu eta desinfektatzeko erabiltzen den likidua:

Arropa lixibatan sartu behar da zuritzeko.Latsa

lizar Egur preziatua duen zuhaitza.

lizarratar Lizarran jaioa edo bertan bizi dena.

lizentzia 1. Legeak zerbait egiteko ematen duen baimena:

Lizentzia beharrezkoa da armak erabiltzeko.

2. Zenbait kasutan ontzat ematen den gramatika-akatsa:

Poeta horrek lizentzia handiak hartzen ditu.